XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

niretzako ulergaitz zen.

Ez zen erlijiosoa, kultur aldizkaria zen, abertzale kutsukoa.

Bi hilean behin ateratzen zen.

Aurretik beste egunkari bat hartzen zen, ez dakit zein, baina aitak aldatu egin zuen eta gero El Dia hartzen zen.

El Dia abertzalea zen.

Aldaketa hori zergatik izan zen ez dakit.

Sabino Aranaren argazkidun libururik ere ba omen zenuen etxean...

Vida Vasca aldizkariak ziren.

Euskal Herriko argazkiekin eta oso polita.

Lehendabiziko Aberri Egunean Bilbon 100.000 bildu zirela irakurri nuen han, eta aldizkari horretan agertzen zen Sabino Aranaren argazkia. Espetxean horrelako gauzek inpresioa egiten zidaten.

Aitari egunkaria irakurtzen zenion. Zergatik?

Ikusmen arazoagatik-edo.

Berak letra handiak irakurtzen zituen eta hatzamarra ipintzen zidan: hauxe irakur idazu.

Hori izaten zen nire lana bazkalostean.

Madrilgo Parlamentuko sesio guztiak osoan irakurtzen nizkion eta horrela enteratzen nintzen politikaz, nahiz eta niri Uzkudunen gorabeherak gehiago atsegin izan.

DURANGON JESUITETAN

14 urte bete zenituenean, Eibarrera lanera joateko aukera izan zenuen.

Eizaguirre-Achak porrot egin zuen eta aitak tailer txiki bat ireki zuen, zerrailak, morrokoak, maratilak eta abar egiteko.

Ni laguntzera joaten nintzen, pintzelarekin zerrailak margotu, liman ekin...

Eibartar saltzaile batek ni Eibarko Armeria Eskolara eramateko proposamena egin zion behin aitari.

Eskola amaitua nuen ordurako, 14 urterekin.

Apaizek nire etxean indar handia zuten, eta herrian ere bai, denean.

Eta aitak apaizen bati azalduko zion kontua, zeren bestela ez dut ulertzen aldaketa hori, ni Eibarrera ordez Durangora jesuiten San Jose ikastetxera eramatea alegia.

Niri ez zidaten galdetu.

Ez nuen iritzi propiorik. Durangora? Durangora.

Nire anaia gazteagoa joana zen hara ordurako.